Euskal Herria, 2020-06-02
EH Bilduri uztailaren 12ko hauteskundeetarako protokolo barriaren erizpide batzuk zalantzak sortzen deutsez. Hauteslekuetara maskarea jantzita sartzeak eta barruan segurtasun distantzia mantentzeak zentzuna daukala uste dau Bilduk. Posta bidezko botoak eta baimendutako botoak zalantzak sortzen deutsezala esan deusku Rebeka Uberak EH Bilduko legebiltzarkideak. Pandemiari aurre egiteko Sanchezen gestinoa Urkullurena baino hobea izan dala esan dau Rebeka Uberak. Eusko Jaurlaritzak erabagiak hartzeari uko egin deutsola gaineratu dau. Herriko Etxe batzutan, Batzoki ugaritan eta Herriko Taberna baten kontra agertutako pintaden harira Rebeka Uberak esan deusku ez dakiala disidentzia horrek zenbaterainoko indarra daukan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa