Bilbo, 2018-06-06
Hamaikagarren urtez osotu dabe ingenieritza eskolako ikasleek nazinoartean lehiatzeko ibilgailua. Silverstonen eta Montmelon daukiez txapelketak.
Igazkoa oso urte oparoa izan zala azaldu deusku Asier Zubizarretak. 100 unibersidaderen artean 19. postua lortu eben.
Ibilgailua osotzerako orduan pieza gehienak eurek egiten dabezala azaldu deusku Zubizarretak. Gitxi dira erosten dabezanak.
Formula Student proiektuko ibilgailuaren lehenengo probea datorren hilabetean Silverstonen izango da.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa