Portugalete, 2012-05-05
Zapatuz eta domekaz Portugaleteko alde zaharreko enparantzan 7garren Folklore Azokea izango da nagusi, bertan 40 erakusle inguruk hartuko dabe parte. Musika tresnak zelan sortu eta konpontzen diran aditzera emongo dabe Euskal Herriko, Galiziako edota Cantabriako artisauek. Azokarako egitarau zabala antolatu dabe Portugaleteko Elai-Alai fundazinoko kideek, besteak beste tailerrak, musika kontzertuak eta euskal dantzak izango dira nagusi.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa