Portugalete, 2020-11-13
Portugaletek 2022an 700 urte beteko dauz eta urteurren horri begira lanean hasi dira. Uribilduan lan talde bat sortu dabe hamar lagunek eta udalagaz batera alkarlanean dabilz. Portugaleteko alde zaharreko lur azpia zelakoa izan zan jakitea da asmoetako bat eta horretarako arkeologoen talde bat neurketak egiten hasi da. Erdi-Aroko lurpeko pasabideak aurkitzeko uhin elektromagnetikoetan oinarritzen diran gailuak erabilten hasi dira.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa