Portugalete, 2020-08-06
Zortzi urte abandonauta daroazan Abatxolo auzoko eraikin handi horretara hainbat gazte sartu dira eta desbrozadorea erabilita 2-3 metroko altuerea eban sasitza moztu dabe. Portugalete, Santurtzi eta Sestaoko 100 gazte inguruk txanda desbardinetan jardun dabe gune barria atontzen. Eraikinak 125 urte daukaz eta gazteek eraikinaren barruan ikasgelak eta kapera bat topatu dabez. Espazioa erabarritzeko ardura historikoa dabela dinoe. Hogeigarren mendean ikastetxean ikasle ibili ziranentzat bisitak antolatu dabez. Era berean Portugaleteko herritarrei ikastetxeko antxinako argazkiak eskatu deutsiez erakusketa bat egiteko helburuagaz. Abandonauta egoan eraikin barruko kapera txukundu dabe eta kapera bera itxi dabe ondo mantendu daiten. Karmengo Amaren ikastetxea zanaren inguruan natureagaz lotutako hainbat proiektu jarri gura dabez martxan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa