Bilbo, 2012-10-17
Pobreziaren kontra egiteko Bizkaiko kolektiboak batu egin dira eta ekitaldiak antolatu dabez arratsalderako.
Munduan 1.300 milioi pertsona egunean euro bat baino gitxiagogaz bizi da. Eta beste datu bat, munduko aberastasunaren ehuneko 85 biztanleriaren ehuneko 10aren esku dago.
Gurean be gero eta gehiago dira pobrezian edo pobreziaren mugan bizi diranak. Euren irudia be aldatu egin da krisiaren ondorioz.
Konponbidearen bidean lehenengo pausua justizia sozialean egon beharko litzatekeela esan deusku Eneko Callek Lau Haizetara saioan.
Bizkaiko Kolektiboek ‘Murrizketei bai aberastasunean, desbardintasunean eta xahubidean’ leloa aukeratu dabe gaurko. Arratsaldeko 17etan, Bilbon, loren azokea egiten dan lekuan pobrezia kasuak salatzeko irakurtaldia egongo da. Zazpiretan kontzentrazino –kalejirea egingo dabe.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa