Bizkaia, 2012-06-08
Bizkaian eta Erkidego osoan handitu eta kronifikatu egin da pobrezia. Hau da, lehen baino luzaroago dago jentea beharrizanean. Iazko datuen barri emon dabe Erkidegoko hiru Cáritas erakundeek alkarregaz lehenengoz. Iaz 40.000 lagun baino gehiagori lagundu deutsen Euskadi osoan. Bizkaian 13.500 batek jaso zituen Cáritasen era bateko eta besteko laguntzak.
Gero eta egoera larri gehiago ikusten dabe Cáritasen eta joerak be ez dira onak ganera. Ez dau emoten beharrizanean dagozanen kopuruak behera egingo dauenik, pobreziak ume aurpegia dauka gero eta gehiago eta ganera bestelako arazoak be eragiten ditu, burukoak esaterako.
Egoera honen aurrean Cáritasek dei egin dau gaur egungo gizarte eredua aldatzera, gizarte eredu integratzaileago eta inklusiboagoa egitera. Erakundearen arabera gogoetatik ekintzara igaro behar da, justizia soziala bialtu eta pertsonearen balioetan arretea ipini garapenerako abiapuntu moduan.
Datu ezkor askoren artean positiboa zera da, Cáritsen bazkideak eta emoileak ugaritu egin dirala. Krisi garai honetan lehen baino boluntario, bazkide eta emoile gehiago dauka Cáritasen, nahiz eta preminak gehiago hazi diran.
Ana Sofi Telletxeak emon ditu datuak prentsaurrekoan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa