Plentzia, 2020-12-30
Plentziako udalak Arpilao eraikina hustutzea erabagi dau eta honen ondorioz hondartzaren ondoko arkupetan euren egoitza eben 6 alkarte leku bila dabilz orain. Alkarte honeen artean Arkote Arraun kluba, AMBAR zetazeoen babeserako alkartea edo Traineru Baltza beteranoen arraun taldea dagoz. Azken honetako ordezkaria dan Jorge Madariagagaz egin dogu berba. Material guztia sarratuta dagoan eraikinaren barruan daukie eta urtarrilaren 12an udalagaz batzartuko dira zer egin ebazteko.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa