Bizkaia, 2019-03-27
Aldundiak pinuen gaixotasunaren aurkako lur tratamentuaren aplikazinoa arautu dau ministerioaren baimenean oinarrituta. Erakundeak foru agindu bat argitaratuko dau aste honetan, eta bertan basoen jabeek tratamentu hori egiteko bete behar dabezan baldintzak zehaztuko dabez. Gehienez birritan aplikau ahal izango da tratamentua, apirilaren batetik garagarrilaren 29ra bitartean, 25 urte baino gazteagoak diran eta gehienez, ehuneko 75eko defoliazinoa daben pinudietan. Produktua erabilteko salbuespen neurri batzuk be ezarri dira. Ezingo da herriguneetatik, urtegi, laku edo toki hezeetatik ehun metro baino gitxiagora bota. Gai honetaz EHUko kimikan doktorea dan Fernando Mijangosegaz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa