Bilbo, 2020-07-07
Seme-alabak euki eta RGIa jasoten daben Euskadiko familia pobrei 120 euroko gehigarria emoteko eskatu dau Save The Childrenek. GKE-ak zuzeneko eskaerea luzatu deutso hauteskundeen ostean sortuko dan Eusko Jaurlaritzari. Euskadin pobrezia egoeratik hurbil bizi diran 142 mila familia dagoz, familia honeetatik %42 ama bakarrek eta euren seme-alabek osatutako familiak dira. Familia honeentzat ez-ohiko dirulaguntza barriak ezinbestekoak dirala uste dau Save The Chlidrenek. Pilar Kaltzada estadu mailako Save The Children GKEko presidenteordea da eta "Goizeko Izarretan" saioan euki dogu gaur. Covid19ak eragindako pandemian, gure gizartean, umeak eta nagusiak lehentasuna ez dirala izan salatu dau Pilar Kaltzadak. Jendarte arduratsu batek gertatutakoa ezin dauela onartu gaineratu dau. Bestalde Euskadin pobrezia arriskuan dagozan 200 umerentzat udalekuak antolatu dauz Save The Childrenek.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa