Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kirolak

Pello Bilbao: "Giroa ez dago erabagita eta azkenerarte borrokatuko dogu"

Bilbo, 2019-05-31

 Italiako Giroa azken txanpan sartuta dago. Richard Carapaz, Movistar taldeko txirrindularia dago sailkapeneko lehen postuan, Nibali, Roglic eta Mikel Landaren aurretik. Edozelan be, aldeak ez dira handiak eta maglia arrosa eskuratu gura daben txirrindulariek aukera bikaina daukie zapatuan Dolomita mendietan jokatuko dan etapan. Horregaz batera, ez da ahaztu behar domekan 17 kilometroko erlojupekoa jokatuko dala. Pello Bilbao, Astana taldeko txirrindulari gernikarragaz egin dogu berba 19. etapea abiatu aurretik. Bilbaoren ustez, Movistar taldea indartsu badago be, Giroa ez dago erabagita eta edozer gertatu daiteke azken etapetan.

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia