EAE, 2017-02-10
Sindikatu honen arabera lanpostu horreetatik 1.500 zuzenean kendu dabez eta beste 1.500 ordezkapenak ez beteteagaz ezabatu dira. ELA sindikatutik Peio Igeregik osasun arloko beharginen behin-behinekotasuna salatu dau. Datorren astelehenean osasun arloko sindikatuek Eusko Legebiltzarrean agerraldia eukiko dabe datu honeen barri emoteko. Osasun sare publikoan zabalik dagozan Arabar Errioxako Lezako edo Bizkaiko Urdulizeko ospitaletan pribatizazino kasuak salatu dauz ELAk. Sindikatu honek Eibarren laster edegiko daben ospitalean kasu honeek be emongo dirala aurreratu dau. ELAko Peio Igeregigaz batera SATSE-Euskadi sindikatuko Amaia Mayorregaz erizainen lan baldintzei buruz egin dogu berba. Amaiak erizainek jasaten dabezan lan istripuak eta paziente batzuk eragindako erasoak nabarmendu deuskuz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa