Euskal Herria, 2022-09-16
Gaur abiatuko da 70.Zinemaldia. Hitzordu garrantzitsu honen inaugurazino eguna aprobetxatuz, Pantailak Euskaraz ekimenak ikus-entzunezkoetan euskerak daukan presentzia eskasa salatuko dau. Adibide lez, aurtengo Zinemaldiko emonaldien izango dira euskaraz edo euskarara azpidatzita. Pantailak Euskaraz mogimenduak alkarretaratzera deitu dau, 19:30ean, Kursaal jauregiaren aurrean. Alex Aginagaldek zehaztu deuskunez, "gaurkoa ez da Zinemaldiaren kontrako alkarretaratzea izango, pantailetan orokorrean (zinemetan, telebistan zein streaming plataformetan) euskaldunok sufriduten dogun bazterkeria salatzeko eta gure eskubideak bermatzeko eskatzeko izango da".
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa