Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Goizeko Izarretan

Pankreako minbiziaren aurkako entsegu klinikoak martxan dagoz Euskal Herrian eta AEBetan

Zamudio, 2022-09-30

Udabarrian Europako eta AEBtako botiken agentziek Oncomatryxek sortutako botika baten entsegu klinikoa baimendu eben. Harea edo pankreaeko minbiziaren kontrako botika hori oso barritzailea dala esan deusku Saioa Dominguezek Oncomatryxeko diagnostikorako zuzendariak. Dominguezen berbetan entsegu klinikoek ondo urteten badabe harea edo pankreaseko minbiziaren kontrako borrokan mundu mailako lorpena izango da.

Botika honek tumorearen inguruko zelulek osotzen daben geruza lodia erasotzen dau, estroma izeneko geruza horri dago zuzenduta. Medikamendu hau ABC motakoa da, droga bati konjugauta dagoan antigorputza hain zuzen be. Munduan holako gitxi dagoz eta orain arteko ikerketan emoitza onak emon dauz. Oncomatryxetik dinoskue entsegu klinikoen behin betiko emoitzak urte bi barru prest egongo dirala eta botikaren komertzializazinoa bost urte barru helduko litzatekela. 

Saioa Dominguez

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia