Bilbo, 2012-09-30
EHUko nautikako 19 ikasle izango dira bidaia honetan Unai Basurkoren tripulazino kide. Pakea Bizkaiaren hirugarren espedizinoa da aurtengoa eta sei hilabetez ibiliko da itsasoan. Asmoa euskal diasporegaz loturak estutzea. Etxetik urten eta etxera bueltau bitartean, Kanariak, Argentina, Antartika, Uruguay edo Brasil bisitauko dabez.
Hiru etapa nagusi eukiko dauz bidaiak eta bidean berbaldiak eskeini edo eta euskal etxeak eta unibersidadeak bisitauko dabez.
Urriaren zazpian hasi eta sei hilabetez luzatuko da Pakea Bizkaiaren espedizinoa.
Bizkaia Irratian nautikako ikaslea dan Danel Gomendiourrutiagaz berba egiteko aukerea euki dogu. Pakea Bizkaian joango da bera.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa