Bilbo, 2018-03-22
Zorrotzaurren dagoan Pabellón 6 aretoan apirilaren 15era bitartean Antzezlan Laburren jardunaldiak egingo dabez. Jardunaldi honeen seigarren edizinoan 50 sortzaile, idazle, zuzendari eta aktore baino gehiagok parte hartuko dabe. Horreen artean Itziar Lazkano, Mikel Losada, Karmele Larrinaga, Miren Gaztañaga, Koldo Olabarri edota Ane Pikaza topauko doguz. Antzezlan laburrek 15 eta 20 minutu arteko iraupena eukiko dabe eta ez-ohiko lekuetan taularatuko dira. Karmele Larrinaga aktoreagaz eta P-6ko Itxaso Gonzalezegaz egon gara.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa