Sestao - Barakaldo, 2021-03-16
ITP Aerorentzat Sestao eta Barakaldoko PCB lantegietan lan egiten daben 86 behargin kaleratu dauz zuzendaritzak. Langileen eretxian enpresak beste erabagi batzuk hartu ahal ebazan eta kaleratzea ez ziran beharrezkoak. PCBko enpresa batzordean LAB sindikatuak daukan ordezkaria Oihana Guenaga eta kaleratuak izan diran langileetako bat Oihana Sagastibeltza eduk doguz gaur "Goizeko Izarretan" irratsaioan.
Aeronautikaren sektoreak urteetan irabazi handiak izan dauzela gogoratu dabe beharginek eta laster hegaldiak bueltauko dirala adierazo dabe. Eusko Jaurlaritzak ITP Aerori diru laguntza izugarriak emon deutsazala salatu dabe eta beharginen berbetan Lakuak egoera honetan zeozer esan beharko leuke. Irailean epaileek esan eben ez egoala ERTEa aurkezteko funtsezko arrazoirik. Eta orduan zuzendaritzeak EREa aurkeztu eban. Azken honen gainean erabagiko dau epaileak apirilean.
Kaleratua izan dan Oihana Sagastibeltzak 14 urte emon dauz enpresan eta epaiketea irabazteko argudioak daukiezala uste dau. Euren lanpostuak ez dabezala galdutzat emoten azpimarratu deusku.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa