Bilbo, 2018-06-18
Kanpainea dauka martxan Osakidetzak herritarrek euskerea lehentasunezko hizkuntza lez aukeratu dagien. Orain arte 215.000 pertsonak egin dabe horren alde. Euskeraz komunikatu gura dabela emoten dabe jakitera herritar horreek. Osasungoa Euskalduntzeko Erakundetik azaldu dabenez, osasun arloko egorea beste batzutakoa baino okerragoa da.
Beste beste, mediku batzuk euskeraz dakiela esateko aldean eroaten daben ikurraren inguruan galdetuta, Itziar Lasak dino komunikazinoa errezten dauala. Halan da be, hasieran, zalantzak be sortu ebazan profesionalen artean.
Sarritan mediku ona izan edo euskalduna izatearen ganean sortzen dan dikotomia ez dala erreala be esan deuskue.
Martxan jarraitzen dau ‘Lagundu egiguzu hobetzen: aukeratu zure hizkuntza’ lelopean Osakidetzaren kanpaineak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa