Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Lau Haizetara

Orueko auzolandegian izena emoteko epea zabalik dago

Amorebieta Etxano, 2012-04-16

Joan dan martitzenean zabaldu zan gazteentzako Belaunaldiarteko Auzolandegian izena emoteko epea. Bizkaiko Foru Aldundiaren "uda gaztea" programaren barruan dagoan ekimena da auzolandegia.

Egitasmoa, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta Bizkaiko gazteriarentzako aisialdi arduratsua sustatu gura dabe. Aldi berean, Oruen bizi diran adineko pertsonekaz tailerrak, kultur ikustaldiak eta beste aisialdiko ekintza intergenerazionalak partekatuko dabez.

Garagarrilean izango da auzolandegia martxan. Izena Bizkaiko Foru Aldundiko web orrian emon daiteke.

Eneritz Iza

00:00 | 00:00
Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia