Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Kirolak

Orain, bai, bide onean

Bilbo, 2016-12-22

Athleticek gehiago nahi eban, baina aurtengo denporaldia ez da ondo hasi. Europa, lesinoak, jokoa bera... kontuak kontu zurigorriak bosgarren lekuan heldu dira Gabonetako atsedenaldira. Iraia Iturregi kapitanak Bizkaia Lehian saioan esan deuskunez, orain helburua laugarren tokiak izan behar dau. Azken partiduak irabazita dago Athletic, eta bolada onari eutsi gura deutso Erregeenetan. Errugbian, Gernikak 26 puntu lortu ditu. Eduardo Maidagan entrenatzailearen esanetan, 40 behar ditue maileari eusteko. Hainbat arinen lortu gura ditue. Lerro Hockeyan, Metropolitanok ez dau aurrikusitakoa bete orain arte. Asier Arpon jokalariak onartu dau bigarren itzulian hobeto ibili beharko dabela. Eta waterpoloan, Askartzak nahikoa egin dau trantsizino urtea dala kontuan hartuta. Mikel Flabianogaz izan gara gaurko saioan. 

facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia