EAE, 2017-06-23
Udan lapurretak egoteko arriskua handitu egiten dala-eta, holakoak saihesteko aholkuak batu ditugu gaur. Ertzaintzako sail zientifikoko ertzainak diran Iñaki Saituak eta Unai Lejarzak emon deuskuez gomendioak. Beti-betikoak dirala esan deuskue, baina kontuan hartzekoak. Jakin bai baina bete ez ditugulako egiten. Ateak giltzagaz zarratzea garrantzitsua da, kolpeagaz bakarrik zarratu ezkero edegitea oso erreza dalako. Postontzia etxeko edo auzokoren batek hutsitzea be ondo legoke, gutunak ez pilotzeko, eta ahal izan ezkero tenporizadorea daben lanparak ipini etxean, ordu zehatz batzuetan biztu daitezan. Txarto egiten ditugunak eta zuzendu beharrekoak diranak be azaldu deuskuez.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa