Euskal Herria , 2020-06-05
Covid-19ak eragindako larrialdi egoerea dala-eta, Espainiako Fronte Polisarioaren ordezkaritzeak Oporrak Bakean programea bertan behera iztea erabagi dau. Ondarroako Yaalah alkarteko Eneko Bedialaunetak esan deuskunez, penaz hartu dabe albistea baina erabagia egokia da. Aurtengoa uda berezia izan behar zan Ondarroako Yaalah alkartearentzat. Izan be eskualde mailako aterpetxearen proiektua martxan jarri behar eben, Saharatik etorteko ziran haurrak hartzeko. Bai aterpetxearen proiektuak bai Oporrak Bakean programeak 2021.urtera arte itxaron beharko dabe.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa