Ondarroa, 2022-02-02
Ondarroako Antiguako Ama trainerua Eusko Label Ligan lehiatuko da datorren denboraldian Kantauriko ontzi onenakaz batera. Iñaki Errastik zuzenduko dau aurten be Ondarroako trainerua. Aginagakoa baikor dago denboraldira begira eta bigarren txandan lehiatzeko moduan ikusten dau bere koadrila. Ondarrutarrak hirugarren geratu ziran Portugaleteko jaitsieran eta Kaikuk antolatutako estropadan izango dira datorren domekan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa