Getxo , 2016-04-02
Osasunaren Munduko Egunagaz bat eginda antolatzen dabe Getxon ibilaldia. Itxartu taldeak, Eusko Jaurlaritzak eta Getxo Kirolakek prestetan dabe alkarlanean.
Goizeko 9.30etan hasita 8 kilometroko ibilbidea egingo dabe parte hartzaileek baina gura dauanak bidean zehar be bat egin leike martxeagaz. Ibilbidea edonork egiteko modukoa dala esan deusku Iñaki Zarraoak Itxartu taldetik. Kostaldetik egingo dabe martxea.
Algortako geltokiko plazan hasiko da bihar 9.30etan Oinez Bizi Getxotik ibilaldia.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa