Europa, 2014-01-15
Europako makina bat herrialdetan egon dira sinadurak batzen, baina azkanean ez dira milioi bateko kopurura heldu. Helburua milioi horretara heltzea zan oinarrizko errentearen gaia gero Europako Legebiltzarrean aztertzeko. Bizkaian mila sinadura inguru jaso dauzen herritarren ekimenaren arabera garrantzitsuena oinarrizko errentearen jendarteratzea izan da. Larrialdietarako RGI dirulaguntzak eta oinarrizko errentea alderatu deuskuz Xabier Abianek.Oinarrizko Errentea beharrean egon ala ez biztanle guztien eskubidea izango litzateke eta ez inork emondako oparia. Munduan, Alaskan adibidez oinarrizko errenta unibertsala indarrean daukien araua da eta biztanle guztiek kobretan dabe.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa