Leioa, 2019-03-01
Gero ta emakume gehiagok ama izateko adina atzeratzen dabe. Horreetariko batzuk klinika batzutara jo eta euren obulo emonkorrak kongeletan dabez. Obuloak izozteko teknika honi bitrifikazinoa be esaten jako. Teknika hau Leioako IVI klinikan egiten dabe eta klinika honetan obuloak kongelau dabezan andrazkoen %70ak 35 urte baino daukaz. Teknika honi esker estaduan dagoeneko 187 ume jaio dira. IVIn kimioterapia edo radioterapia prozesu bat pasau behar daben emakumeei obuloak doan izozten deutsiez. Leioako IVI klinikako medikua dan Estefania Abantok azalpen guztiak emon deuskuz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa