Bilbo, 2019-02-07
McOnak taldeagaz batera gaueko hamarretan hasiko da kontzertua eta sarrera guztiak agortu dira. Danimarkan sortu zan taldea 2016an eta EP bi kaleratu ostean, "Nora" kantuakaz arrakasta handia lortu ostean, "Liv Til doden" lan luzeagaz datoz. Bederatzi kantuk osotzen dabe eta abenduan aurkeztu eben Donostian. Gaur, Bilboko Kafe Antzokian, orain arteko kantuez gain, kanta barriak be eskaintzeko asmoa daukie. Hori aurreratu deusku behintzat Eider Saez abeslariak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa