Bilbo, 2022-04-01
Iazko martitik aurtengora prezioen igoerea kontuan hartzeko modukoa izan da. Familiengan honek eragin zuzena izango dau eta erosteko ahalmena galduko dabelakoan dago Nico Cuenca ekonomilaria.
Argindarra merketzeko gasaren prezioa 30 eurora mugatzea proposatu dabe Espainiak eta Portugalek. Europako Batzordeak proposamena aztertu, eta erabagiren bat hartu beharko dau. Europako agintariakaz negoziau beharko dala esan dau Teresa Rivera transizino ekologikorako ministreak. Pedro Sanchezek uste dau, Europako Batzordearen onarpena oso epe laburrean izango dala. Niko Cuencak uste dau kopurua jaitsiko dala baina ez 30 euroko zifrara.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa