Euskal Herria, 2021-03-29
Netflix euskeraz eskaintzeko sinadurak batzen dabilz. Herritar taldeak ipini dau martxan ekimena eta erronka, apirilaren 15erako 10mila sinadura batzea dala gogoratu deusku Jon Gomez Garai talde horretako kideak. Zezeilaren erdialdean ekin eutsen ekimen honi eta Change plataforman sinatu daiteke.
Momentuz Netflixegaz ez dabe izan hartuemonik. Apirilaren 15ean iragarriko dabez, behin sinadurak batuta, zeintzuk izango diran hurrengo pausuak. Jon Gomez Garaik azaldu deuskunez Kataluniako Generalitateak euren hizkuntzaren aldeko apustua egin dau, eta hemen Euskadin gauza bera gurako leukie; euskal administrazinoetara joko dabe, Legebiltzarrera eta baita Madrilera be.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa