Durango, 2017-11-23
Durangoko 52. azokea aurkeztu dabe asteon. 400 nobedade baino gehiago izango dira aurten. Abenduaren 6tik 10era bitartekoa izango da aurtengo Durangoko azoka. Sormena da aurten nabarmendu nahi dan ideia nagusia. Aurtengo azokak izango dauan nobedade edo aldaketariko bat Argizaiola sariari jagokona da. Orain arte sari izan dana hemendik aurrera bekea bihurtuko da. Durangoko azokak gune desbardinak daukaz, euretan danetariko eskaintzea izango da aurten be. Nerea Mujikak nabarmendu dauanez, aukerea oso zabala izango da oraingo honetan be.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa