Bilbo, 2012-12-14
Bilboko udalak eta Gurutze Gorriak neguko 500 kit banatuko ditue kalean bizi diranen artean. Aterpeak be badagoz etxe bakoentzat baina batzuk ez dabe joan gura izaten. Horren aurrean neguan babesteko kita osotzen dabe, eguraldi txarrari eta hotzari aurre egiteko. Iaz 374 banatu zituen eta aurten 500 daukiez. Kalean bizi diran gehienak gizonezkoak dira, 18tik 24 urtera artekoak. Kanpotik etorritakoak asko baina bertokoak be gero eta gehiago.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa