Bilbo, 2012-06-25
Bilboko Arkeologia museoan Neanderthalak Iberiatik Siberiara erakusketea dago ikusgai.
Atapuerkako aztarnategi inguruan Burgosen sortu zan giza eboluzinoaren museoak, Neardenthal sasoiko altxorrak ekarri ditu Bilboko Arkeologia Museora. Euskal Herriko aztarnategietako objektuak be badagoz ikusgai, besteak beste, Bizkaiko Arlanpe eto Axlor kobetan berreskuratutako hondarrak. Neandarthalak, Iberiatik Siberiara erakusketearen helburua gizaki hareen bilakaera historikoa eta bizimodua azaltzea da. Urriaren 14ra bitartean egongo da zabalik.
Museoko kolaboratzailea da Joseba Rios eta beragaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Talaiatik saioan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa