Euskal Herria, 2021-12-01
Hezkuntza Sailak eskolei igorritako protokolo barriaren gainean ikastetxeetan gitxi dakie protokolo barriaz STEILAS sindikatuko Nagore Iturriotzen esanetan. Aldebakarreko beste erabagi baten aurrean gagozala dino Iturriozek. Umeen txertaketaz galdetuta gizartearen beste eremu batzutan mesedegarria izan dan legez eskoletan umeen txertaketak onurea eragingo dauela uste dau STEILASek.
Bestalde irakasle-ikasle ratioak batxilergoan 30etik 25era jaistea eskatu dabe eta beste zikloetan be jaitsierea emon daitela. Irakasleen jubilazino adinik egokienagaitik galdetuta Nagore Iturriozek 60 urteko adina zehaztuko deusku.
Hezkuntza lege barrirako STEILASek egindako ekarpenaz, ikasle euskaldunak ikasgeletan sakabanatzeaz edota sindikatuaren orainaz berba egin dogu STEILAS sindikatuko Nagore Iturriozegaz "Goizeko Izarretan" saioan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa