Euskal Herria, 2022-06-01
Steilasek hamabigarren kongresua egin barri dau Iruñean, “Noranzko bakarra, publikoa” lelopean. Euskal Autonomia Erkidegoan sinatu dan Hezkuntza Itunean ez dabe ikusten hezkuntza publikoaren aldeko apusturik Steilasen. Nagore Iturriotz, STEILASeko koordinatzailea izan genduan atzo "Goizeko Izarretan" saioan.
Errealidadea da hezkuntza eredu bi dagozala Steilas-en arabera eta hori holan dan bitartean, segregazinoagaz amaitzea ezinezkoa dala ustse dabe. Steilasen hezkuntza eredua, publikoa, inklusiboa, feminista, euskalduna, ekosoziala eta kalidadezkoa da. Hizkuntza be adar publikoaren alde egin behar dala argi dauke. Steilasen esanetan euskal eskola publikoa da azken 30 urteetan gehien euskaldundu dauena.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa