Mediterraneoa, 2020-08-17
Covid19a ezin da erreskateak bertan behera izteko atxakia izan. Hori uste dau Mugarik Bako Medikuak GKEak eta horretan sinistuta See Watch 4 erreskaterako ontzi barriaren proiektuan sartu da. Mediterraneo Itsasoko erdialdera hiru-lau egun barru ailegauko da. Noraezean, uretan, dabilzan migratzaileak erreskatetan arituko dan itsasontzi bakarra izango da momentuz. Gogoratu Italiako gobernuaren aginduz helburu bera daben itsasontzi batzuk Italiako portuetatik urten ezinik dabilzala eta Aita Mari be Euskal Herrira itzuli zala. See Watch 4 itsasontzia Mugarik Bako Medikuak GKEa buru dala laster helduko da Mediterraneo Itsasoaren erdialdera. Erreskatautako migratzaileen artean Covid19a daukan pertsonaren bat jasotekotan zelan jokatu be badakiela esan deusku MSFko Nagore Eskisabelek. Azkenaldion Libiatik ihesi Ipar-Afrikatik makina bat migratzaile urteten dabilzala autortu deusku Mugarik Bako Medikuak GKEko kideak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa