Euskal Herria, 2020-12-11
Elhuyar, Skura eta Talaios Koop. erakundeak alkarlanari ekin deutse eta "Alexa"-ren euskal laguna sortzeko prozesua abian da. Robot edo gailu horreri norberak berba egin ahalko deutso. Eguraldiagaitik galdetu edo azkeneko barriak kontetako eskatu ahalko jako, hau guztia euskeraz noski. Proiektua European Language Grid Europako laguntza-deialdira aurkeztutako Europa osoko 110 proiektuen artean hautatutako hamarretako bat izan da. 2021erako prest egongo dan gailu barri honetaz Elhuyarreko Igor Leturiagaz berba egin dogu.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa