Muxika, 2022-06-02
Ekainaren 23an Muxikako Ajuria auzoan egingo dabe eta 40 bat emakumek hartuko dabe parte ikuskizun horretan. Koreografia, kantuak…
Galdu diran ohiturak berreskuratzeko aukerea izango dala esan deuskue. 2013an Muxikan bertan ekitaldi baterako 20 andra inguru batu ziran, eta ordutik hainbat antzerki emonaldi eskaini dabez herriz herri. Urdaibai Bird Centerren egin dogu gaur "Goizeko izarretan" berezia eta hantxe adin desbardineko kideak izan doguz: Beda Ajuriagogeaskoa, Karmele Larruskain, Onintza Enbeita eta Amaia Oleaga.
Alkarlanak Muxikako hainbat auzotako andrak ahaldundu eta saretu dauz. Titiriteroen moduan, pozik eta Bizkaiko bazterrak ezagutzen aritu dirala kontau deuskue. Momenturen baten 60 be izan dira parte hartzen.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa