Muskiz, 2022-04-04
Europako XARXA sareak Lanbide Heziketa zentroetako ikasle eta irakasleen mogikortasuna areagotzen dau. Programa honetan parte hartzeko 15 herrialdetan dagoan XARXAko kide izan behar da eta Muskizek orain dala gitxi lortu dau sare honetara batzea.
Somorrostro Heziketa Zentroko proiektuen koordinatzailea dan Nere Sierrak sare honek dakarzan onurez berba egin deusku. Ikasleei eta irakasleei begirako alkartrukerako programea da eta hezkuntza zentroen, administrazinoen eta enpresen alkarlanean sakontzen dau. Udalek programa barruko harrera uriei CVak bialdu ahalko deutsiez Lanbide Zentroetako ikasleek hango enpresetan egonaldiak egin ahal izateko.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa