Mungia, 2015-04-24
Hitzordua domeka honetan izango da. Ekimena Mungiako udalak eta Txokolo euskara alkarteak antolatzen dabe eta euskarazko berben eta esakuneen ezagutzea bultzatu gura dabe. Txapelketa ibiltaria izango da eta goizeko 10:30etan Andra Maritik urtengo dabe. Lehengo taldearentzat 240 euroko saria egongo da eta bigarren taldeak 180 euroko saria eroango dau. Izena emon dabenen artean Mungiako biztanleak dagoz, baita Basauritik, Gatikatik eta Dimatik joango diran batzuk be. Javi Etxegaraik berba proben helburuei buruz egin deusku berba.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa