Markina-Xemein, 2013-11-10
Hile amaierara bitartean zabalik egongo da Markinan Mundu Zabal alkartearen dendea. Bigarren eskuko gauzak daukiez salgai. Erropak, zapatak, etxerako gauzak...Danak dira herritarrek emondakoak eta prezio merkean saltzen dabez. Batzen daben dirua krisiaren ondorioak jasaten dabilzan herritarrentzat izango dira.
Dendea egunero, domeka eta jai egunetan izan ezik, arratsaldez zabalik dago. Ordutegia 17etatik 19etara da.
Baina Mundu Zabal alkarteak beste proiektu bat be badauka esku artean. Gabonetara begira be beste denda solidario bat ipinten dabe martxan. Urteroko kontua da. Aurten batzen daben dirua Mundukide Fundazinoagaz batera Mozambiquen garatuko dan proiektu sozio-ekonomiko bat bultzatzeko izango da.
Bizkaia Irratian Mundu Zabal alkarteko Javier Garciagaz egin dogu berba eta berak emon deuskuz proiektuaren ganeko azalpenak.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa