Muskiz, 2012-07-22
Gaur hasi eta domekero irailaren bederatzirarte egingo dira bisita gidatuak Muñatonesko Gaztelura Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazo dauenez. Euskerazkoak goizeko hamaika terdietan eta gaztelaniazkoak hamabi terdietan. Sarrerea hiru eurokoa da, eta hamabi urtetik beherako umeak dohainik sartuko dira.
San Martin torrea izenaz be ezagutzen da gaztelu hau. Torrea ikusteko bisitaldia ordu bete ingurukoa da. Eta gogoa daukanak El Pobaleko burdinolea be bisitau ahal izango dau.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa