Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Lau Haizetara

Movember mogimenduagaz prostatako ta barrabiletako minbizia ikertzeko milaka euro batzen dabilz

Arrasate (Gipuzkoa), 2018-11-28

Bilbon, Durangon edo Arrasaten movember taldeak martxan dabilz. Zemendian gizonek bibotea iztea ez da moda kontua, barrabiletako eta prostatako minbiziari buruzko kontzientziazinoa lantzeko izaten da eta ekimen honegaz gero eta pertsona gehiagok egiten dabe bat. Gizonen artean gehien emoten dan bigarren minibizi mota, prostatako minbizia da. Estaduan urte bakotxean 32 mila kasu barri baino gehiago emoten dira. Euskadin gaur egun prostatako minbizia dabenen %91ari, zorionez, bizirauteko aukerak areagotu jakoz, baina zoritxarrez %9 batek ez dau horrenbesteko zorterik eukiten. Arrasateko movember taldekoek Zamudioko CIC Biogune ikerketa zentroari emoteko mila euro baino gehiago lortu dabezala esan deusku Igor Olmedok. 

Igor Olmedo

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia