Bilbo, 2020-08-24
Euskalduna jauregian irailaren 6ra bitartean ¿Como hemos llegado hasta esto? komedia eskaintzen dabilz. Maribel Salas, Gemma Martinez, Gorka Minguez eta Mitxel Santamaria aktore bizkaitarrek maitasun kontuak eta umorea buztartuko dabe ordubete irauten dauen komedia honetan. Alkar gurutzatzen diran maitasun istorioetan oinarrituta dago. Mitxel Santamaria aktoreak ondo pasetako komedia bat dala esan deusku. Pertsonaien arteko loturak zeintzuk izango diran be aurreratu aktore bizkaitarrak. Sarreak salgai dagoz dagoeneko Euskalduna Jauregiaren webgunean 22 euroan.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa