Euskal Herria, 2021-10-05
Lakuntzaren berbetan Tubacexen lortu dana ez da gitxi, langileek irabazi dabe eta eredu izan dira. Tubacexeko borrokea beste enpresa batzuentzako mezu argia dala esan dau Lakuntzak. Akorduak bere alde alde itsusia be badauka baina helburua nagusia lortu da eta azkenean 129 beharginak ez dabez kaleratuko.
Estaduan ehuntzen dabilzan pentsinoen eta lan erreforman EAJ, EH Bildu eta Podemosi kontra bozkatzeko eskatu deutse ELAko idazkari nagusiak gaurko alkarrizketan. Hartuko daben erabagiaz informazino gitxi emon izana leporatu deutse.
Bestalde zemendiaren 24an eta 25ean ELAk bere kongresua egingo dau "Benetan garrantzitsuak diran gauzak; aktibatu, lortu, zaindu” lelopean. Euskal errepublika burujaube bat lortzeko aldebakartasuna proposatzen dau ELAk biltzarrerako agiri baten eta ondorio horretara heltzeko ELAk bide luzea egin dauela azaldu deusku Lakuntzak "Goizeko Izarretan " saioan.
Langabezia jaitsi izana barri ona dala autortu dau baina irakurketea bere osotasunean eginda behin-behinekotasun handia dagoala salatu dau eta lanbakoen %57k emakume aurpegia daukala be bai. Egungo politikek diseinautako sektore feminizauetan (erresidentzietako edo ospitaletako beharginak) berehalako aldaketak eskatu dauz.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa