Zuzenean entzun, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratia

Albisteak: Goizeko Izarretan

Mitxel Lakuntza (ELA): "Aberastasun handien gaineko zerga norabide onean doa"

Bilbo, 2022-09-27

Espainiak aberastasun handien gaineko zerga barri bat ezarriko dau. Bi urterako izango litzateke zerga barri hori, eta milioidunek ordainduko dabela esan dau Maria Jose Montero ogasun ministroak. PP-ko erkidego batzuen zerga jaitsiereari zerga barri honegaz erantzun deutso Sanchezen gobernuak. Proposamena norabide onean doala uste dau Mitxel Lakuntza ELAsindikatuko idazkariak. Gehien irabazten dabenei zerga barria ezartzeko, Kontzertu Ekonomikoa aldatu egin beharko da eta horretaz berba egin dogu "Goizeko Izarretan" saioan Lakuntzagaz. 

Hezkuntza lege proposamenagaz kritiko agertu da ELA sindikatua. Zirriborroan agertzen diran hainbat gauza zehaztu egin behar dira Mitxel Lakuntzaren esanetan. Doakotasunarena eta segregazinoarena esaterako. Beste alde batetik, euskerea ez da erdigunean jartzen eta hori onartezina da ELAren eritxian.

Pentsinoak kotizetako  Escrivá ministroak iragarritako 30 urteko epea kaltegarria izan daitekela uste dau Lakuntzak. 25 urteko epe batetik 30eko batera igarotean pentsinoak txikituko dira ELAren eretxian.

Iñigo Urkullu Lehendakariak Legebiltzarrean aurreko astean iragarritako neurriei buruz galdetuta Lakuntzak esan dau Jaurlaritzak holakoetan propaganda hutsa egiten dauela eta gero neurri horreen betetze maila ez dala ebaluetan. 

Mitxel Lakuntza

Elkarbanatu Ordenagailura jeitsi
facebook
twitter
google+
rss

@bizkaiairratia

Twitter kontura joan>>

Facebook Bizkaia Irratia

[Bizkaia Irratia]
Mazarredo zumarkalea 47-7 / 48009 Bilbo

Zuzeneko telefonoa

94 446 54 76

Erredakzinoko telefonoa

94 446 68 00

Web mapa Lege oharra Argazkietan laguntzaile: depositphotos
Laguntzaileak:
eusko jaurlaritza
Bizkaiko foru aldundia