Bizkaia, 2022-05-31
Dublingo emakumezko enpresaburu erreferenteek Bizkaiko emakumezko ekintzaileen lidergoa bultzatzeko Barakaldon atzo eta gaur egiten dabilzan jardunaldieetan parte hartuko dabe. Emakume ekintzaileen topaketa hau Emakumeekin alkarteak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dabe; laugarren edizinoa da aurtengoa. Jardunaldien helburua Bizkaiko emakume ekintzaileentzako barrikuntza gaitasunak sustatzea da.
Eta horretarako aurten Irlandako, Dublingo gonbidatuak izango dira. Miren Lauzirika, Emakumeekin alkarteko presidenteak honetaz berba egin deusku.
Hiru emakume interesgarri gonbidatu dabezala aurreratu deusku Lauzirikak. Leonora O´brien, Ciara Garcan eta Derval O´rouke. Emakumeak lidergo postuetara heltzeko legeak kuotak ezarri beharko leukez, hori alde batetik; bestetik, emakumeen artean ekintzailetza sustatzea.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa