Bilbo, 2021-05-19
Elkarrekin-Podemos Eusko Jaurlaritzagaz pandemiaren aurkako euskal lege proposamena negozietan dabil. Lakuak moreen babesa gertu ikusten dauen arren gaur "Goizeko Izarretan" irratsaioan Elkarrekin-Podemoseko bozeroaleak esan deusku zirriborroan aurreikusitako zigorretan aldaketa batzuk egin beharko litzatekezala. Zigorrak pertsonei begira baino ez dagoazala aurreikusita eta adinekoen egoitzak edo lantokiak zigortu ahal izateko aukerea mahai gainean egon beharko litzatekela.
ELAk atzo erreforma fiskal bateratu baterako Elkarrekin-Podemosi egindako proposamenaz Miren Gorrotxategik esan dau edukina funtsean euren hasierako ideia bat zala eta horretan oinarrituta aurrekontuei ezetza emon eutsiela.
Bestalde Maroko eta Espainiako arteko krisi diplomatikoan Pedro Sanchezen gobernuak Mendebaldeko Saharari babes handiago erakusteko unea dala uste dau Eusko Legebiltzarrean Elkarrekin-Podemosek daukan bozeroealeak.
Bien bitartean Pablo Iglesiasen agurrak tristurea eragin deutsola onartu dau Gorrotxategik. Pertsona maitagarria dala esateagaz batera Iglesias dizdirea be badala aitatu dau. Iglesias dizdirea eta Belarra lana. Trans Legeaz edota Europako Funtsei buruz be itaundu deutsagu politikari durangarrari.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa