Euskadi, 2021-10-04
Biharko LABIren bileraren ostean Lehendakariak hartu leikezan erabagiei buruz galdetuta EHUko mikrobiologoak dino hondino ezin dala esan pandemia amaitu danik. Miren Basarasen eretxian arindu leitekezan neurriak gehienezko edukierei eta ordutegien mugei jagokezanak izan beharko litzatekez.
Ehun mila biztanleko hamalau eguneko intzidentzia metatua 63koa da gaur Euskadin eta Basarasek dino idealena 25etik behera egotea dala. Horretarako kasu positiboak topatzen eta kontaktuak identifiketan indar handiagoa egin behar ei da. "Goizeko Izarretan" saioan izan dogu gaur EHUko mikrobiologo ezaguna. Europako Medikamenduen Agentziak 6 eta 12 urte bitarteko umeendako txertoa hilabete honetan onartu leikela aurreratu dau.
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa