Bilbo, 2020-09-10
Moriako kanpalekua kiskali eta gero, 13 mila pertsona geratu dira aterpe barik. Errepide bazterrean dagoz. Zaporeak alkarteak 2 mila otordu emoten izan ditu egunean orain arte. Atzo, 4.500. Gainezka dagozala aitortu deusku Irati Azkue Komunikazino Arduradunak. Dirua behar dabe laguntzen jarraitu ahal izateko. Zaporeak alkartearen webguneagaz egin leike bat, lagundu nahi dauenak: www.zaporeak.eus .
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa