Bilbo, 2019-01-10
Hego Euskal Herrian apostu etxeetan eta jokoetan 2017an 411 milioi euro jokatu ziran, orain dala sei urte baino 5 gehiago. Gaur egun diruz jokatzeko 311 lokal dagoz. Hego Euskal Herrian posturea egiteko makinak eta lokalak dabezan 4 enpresa handi dagoz: RETA, Kirolbet, Garaipen eta Sportium. 2017an 58 milioi euroko irabaziak euki ebezan, orain dala sei urte baino %80 gehiago. Ludopatei tratamendua eta laguntzea emoten deutsen EKINTZA-ALUVIZ alkartera gero ta gazte gehiago hurreratzen dira. Deustuko Unibersidadeak egindako ikerketa baten arabera 12 eta 22 urte bitarteko gazteen ak makinetan edo interneten dirua xahutzen dau. Honetaz berba egiteko gazte bi konbidau doguz; Eragin Bilbo plataformako kidea Mikel Ruiz eta EGI-Euzko Gaztedi taldeko kidea Gorka Mostajo
Zuzeneko telefonoa
Erredakzinoko telefonoa